XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIZON BIZARPEITUTI eta EMAZTE BIZARTSUTI....

I. EKITALDIA.

(Erri txiki bateko erdi bizartegi ta erdi ezpartzin denda).

(Barrendik ikusi-ala igarriko zaio, nagusia, ez dala geiegi saiatzen ez lagintza batean eta ez bestean).

(Alde batean apalak espartzin batzuekin eta lagintza onetarako bear izaten diran tresnak).

(Bestean ixpillu aundi bat ormatik isegita; onen pean, oso naste-borraste: bizar-laban, orrazi, guraize, zurdaki, ontzi ta abar).

(Bearrezko dira bi besaulki ta ontzi bat intxaurrez betea agertzea).

LENENGO AGERRALDIA.

Bizargille ta Aundi-Mandi.

Bizargille - (Aundi-Mandi'ren arpegiari besaulkian dagola azken ikutuak ematen ari zaiolarik) Esango nuke.

Jakiña! jakiña, jakiña!.

Bai ba.

Baietz gizona! Bai jauna bai!.

Aundi-Mandi - Zuk guziari baietz esaten diozu.

Bi. - Nere lantegia alakoa baita.

Aun. - A! Figaro, Figaro!.

Bi. - Pikaro?.

Aun. - Alatsu.

Bi. - Ori da ezizenak jarri naia.

Bizargille ta ezpartzingille: bietan zure menpeko.

Aun. - Bietan ez, batean.

Ni añako zaldunak ba-dakizu ez dutela alperjetarik jazten.

Zu noski, baserritar, errementari, arotz eta onelako jende txearekin oituta zaude.

Bi. - Jende txearekin ta aundi-mandiarekin.

Jauna, ni beti zure mende.

Bizarrekikoa egin dizut.

Itxoin.

Aoa pixka bat zabal ezazu (Intxaur bat sar bezaio).

Aun. - (zalapartaz jaurtiaz) Zer da au?.

Bi.- Intxaurra jauna! Paris'tik etorri dan azkeneko moda.

Aun. - (txistua botiaz) Ez al zenun txikiagorik?.